Txikienak ere musikaz gozatzen

Uztarria.eus 2012ko aza. 22a, 12:45

Gaur, azaroak 22, da Santa Zezilia Eguna, baina Juan Antxieta musika eskolako ikasleek atzo, asteazkena, egin zuten musikarien egunaren harira, urteroko emanaldia, Sanagustin kulturgunean. Musika eta dantza emanaldiez gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek, eta jaialdiaren bukaeran 2011-12 ikasturtean Oinarrizko Musika Ikasketak egin dituzten ikasleek diploma jaso zuten. Jende ugari bertaratu zen kulturgunera, musika eskolako ikasleen emanaldia entzutera.