'Barrura begiratzeko leihoak' filma emango dute ostegunean eta ostiralean

Uztarria.eus 2012ko aza. 21a, 11:30

Zapatutik astelehenera bitartean, berriz, El Fraude eta Diario de Greg: Dias de perros ikusi ahal izango dira,Soreasu antzokian.

Antzerki Topaketak bukatu dira, eta asteburu honetan El Fraude eta Diario de Greg: Dias de perros filmak eskainiko badituzte ere, ostegunean eta ostiralean Barrura begiratzeko leihoak emango dute Soreasu antzokian. Ostegunetik astelehenera bitartean, beraz, hiru film eta zazpi emanaldi izango dira.

Ostegunean, hilak 22, izango da Barrura begiratzeko leihoak ikusteko lehen aukera, 21:30ean, Soreasun. Ostiralean ere emango dute, 22:00etan hasita. Dokumentalak bost euskal presoren bizipenak kontatzen ditu, bost zuzendariren begietatik. Hauek dira filmaren zuzendariak: Josu Martinez, Eneko Olasagasti, Mireia Gabilondo, Enara Goikoetxea eta Txaber Larreategi.

Asteburuan, berriz, El Fraude eta Diario de Greg: Dias de perros ikusi ahal izango dira. Zapatuan, El Fraude emango dute 19:30ean eta 22:00etan. Igandean, berriz, 16:30ean Diario de Greg: Dias de perros eta 19:30ean El Fraude ikusi ahal izango dira. Astelehenean izango da azken emanaldia, eta El Fraude eskainiko dute 21:30etik aurrera.