Bihar irekiko dute Tren Bidea argazki erakusketa

Uztarria.eus 2012ko aza. 16a, 13:50

Bihar, zapatua, irekiko dute Tren Bidea argazki lehiaketaren erakusketa, Trenaren Museoan. Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioak antolatu du, eta argazki lehiaketako hiru argazki saridunez gain, beste aukeratutako 47 argazki ere ikusgai izango dira trenen bagoietako hormetan. Innova enpresa arduratu da erakusketaren diseinuaz.

Gaur, ostirala, izango da inaugurazio ekitaldia 19:00etan hasita, eta bihartik urtarrilaren 31ra bitartean egongo da ikusgai. Maitane Ostolaza museoko zuzendariak adierazi duenez, "aurten antolatzen dugun hirugarren erakusketa da, eta museoa dinamizatzea da helburua".