Friday's Crew eta Iheskide taldeen kontzertuetarako sarrera bikoitz bat zozkatu du Uztarriak

Uztarria.eus 2012ko aza. 16a, 11:44

Zein talde da azpeitiarra: Friday's Crew ala Iheskide? galderaren erantzuna Friday's Crew da, eta sarrera bikoitzaren irabazlea Pello Arrue da.

Uztarria Komunikazio Taldeak bihar, zapatua, Friday's Crew eta Iheskide taldeek Sanagustin kulturgunean eskainiko duten kontzerturako sarrera bikoitz bat zozkatuko du bere bazkideen artean, eta Pello Arrue da irabazlea.

Zein talde da azpeitiarra: Friday's Crew ala Iheskide? galderaren erantzuna Friday's Crew da. Lehiaketako galdera horri erantzuna emanez uztarria@uztarria.com helbidean jaso ditugun erantzun egoki guztien artean egin da zozketa.

Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.