Azpeitiko eta Azkoitiko talde bana Antzerki Topaketetan, asteburuan

Uztarria.eus 2012ko aza. 16a, 11:26
Azpeitiko Emakumeen Antzerki Tailerrekoak.

Bihar, zapatua, 21:30ean, Soreasun Azpeitiko Emakumeen Antzerki Tailerrak Bai, nahi dut antzezlana eskainiko du.

Azpeitiko XXX. Euskal Antzerki Topaketen azken asteburua izango da datorren hau. Gaur eta
bihar antzerki amateurreko bi talde ariko dira Soreasu antzokian. 

Gaur, Azkoitiko Koldarrak antzerki taldeak Izan bedi emakumea antzezlana egingo du, 21:30ean. Koldo Camposek idatzi eta zuzendutako lana da.


Bihar, berriz, Azpeitiko Emakumeen Antzerki Tailerrekoek Bai, nahi dut antzezlana egingo
dute Soreasun, 21:30ean. Alaitz Olaizolak zuzendutako lana da. Aurten bederatzi urte beteko ditu Azpeitiko Emakumeen Antzerki Tailerrak lanean, eta topaketetan laugarrenez hartuko dute parte. Taldeak, neurri batean herriko antzerkizaletasuna jorratzen duela esan du Olaizolak. Taldetik urte hauetan guztietan emakume piloa pasatu dela adierazi du.

Bihar, bigarrena eta azkena

Bihar Soreasun egingo duten obra joan den maiatzean estreinatu zuten. Olaizolak, azaldu
duenez, "obra bigarrenez egingo dugu Soreasun. Gure obrak horrelako dira, hemen jaio eta hemen hil". Eraberean, gogora ekarridu, beraiekin antzerki tailerrean ibili zen Kontxi, eta "haren
oroimenez" egingo dutela esan du. Komedia da, baina "oso positiboki planteatua".

Urtero beraientzako "ezinbestekoa" den publikoa izaten dutela esan du eta biharkoa nere herritarrak Soreasura animatu ditu.

Aurtengo antzerki topaketak igandean bukatuko dira. Tartean Teatroak Alabatxo antzezlana egingo du, haur eta helduei zuzenduta. Soreasun da hau ere, 18:00etan.