Asteburuko antzezlanetarako sarrerak zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak

Uztarria.eus 2012ko aza. 14a, 12:31

Gorka Arrieta eta Axun Odria ostiraleko eta zapatuko antzezlanetarako sarrera bikoitz bana irabazi dute, hurrenez hurren. Nor da Azpeitiko Emakumeen Antzerki Tailerreko zuzendaria? galderari egoki erantzun dioten bazkideen artean egin da zozketa, eta erantzuna Alaitz Olaizola da.

Asteburu honetan bukatuko dira 2012ko Antzerki Topaketak, eta Uztarria Komunikazio Taldeak ostiral eta zapatuko emanaldietarako sarrera bikoitz bana zozkatu du bere bazkideen artean.

Nor da Azpeitiko Emakumeen Antzerki Tailerreko zuzendaria? galderaren erantzuna Alaitz Olaizola da. Lehiaketako galdera horri erantzuna emanez uztarria@uztarria.com helbidean jaso ditugun erantzun egoki guztien artean egin da zozketa, eta hauek dira irabazleak: Gorka Arrieta eta Axun Odria.

Gorka Arrietak ostiralean, azaroak 16, 21:30etan, Izan bedi emakumea antzezlana ikusteko sarrera bikoitza irabazi du. Axun Odriak, berriz, zapatuan, hilak 17, 21:30ean, Azpeitiko Emakumeen Antzerki Tailerraren Bai nahi dut obra ikusteko beste sarrera bikoitz bat irabazi du.

Sarituei telefono edo e-posta bidez jakinaraziko zaie sarrerak nola eskuratu.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.