Euskal Herriko eta Extremadurako kulturak uztartuko dituzte Sanjuandegin asteburuan

Urola Kostako Hitza, Uztarria.com 2012ko aza. 14a, 12:02

Xanjuandei Auzolanean-en ekimenez, Euskal Herriko eta Extremadurako Kultur Asteburua
izango da datorrena. Ostiraletik igandera izango dira ekitaldiak Sanjuandegi auzoan.

Xanjuandei Auzolanean-en ekimenez, Euskal Herriko eta Extremadurako Kultur Asteburua
izango da datorrena. Ostiraletik igandera izango dira ekitaldiak Sanjuandegi auzoan, eta antolatzaileek "bi kulturak nahastuz" antolatu dutela asteburua azaldu dute.

Orain dela urte batzuk arte Extremadurako Eguna antolatzen zuten Sanjuandegin, baina galdu
egin zen. Ospakizuna berreskuratzeko asmoarekin, auzoko extremadurarrekin harremanetan jarri ziren Xanjuandei Auzolaneanekoak. "Ikuspegi berri bat emanez, eta bi kulturak uztartuz, asteburu bete ekitaldi antolatu dugu", azaldu du Xanjuandei Auzolaneako Ainara Larrañagak.

Zapatu eguerdian miga txapelketa gastronomikoa (Extremadurako plater bat da, ogi mamia oinarri duena) egingo dute Sanjuandegin. Parte hartzeko 645 471 700 telefonora deitu behar
da. Osagaiak eta sukaldatzeko materiala antolatzaileek jarriko dute.

Extremaduratik, Quintana de la Serena eta Higuera de la Serena herrietatik hain zuzen, autobus bete lagun etorriko da Sanjuandegira, asteburuan parte hartzeko.

Honatx egitaraua:

Azaroak 16, ostirala: 

23:00etan, Bertso Parrandako saioa, Jim Clark tabernan, Erniarraitz Bertsozale Elkarteak
antolatuta.

00:00etan, Extremadurako rock talde baten kontzertua, Sanjuandegin.

Azaroak 17, zapatua:

11:00etan, Euskal Herriko eta Extremadurako produktuen azoka eta dastaketa.

12:30ean, Miga txapelketa. Parte hartu nahi dutenek izena emateko 645 471 700 telefonora
deitu behar dute ostiralera bitartean.

14:30ean, Extremadurako ohiko jakien bazkaria. Txartela 6 euro da. Txartelak salgai daude Osinazpi, Jim Clark eta Rocha’s Chooper tabernetan.

16:00etan, Extremadurako abestiak.

17:30etan, jolasak.

21:00etan, Sagardotegiko menuarekin afaria. Txartela 12 euro da. Txartelak salgai daude Osinazpi, JimClark eta Rocha’s Chooper tabernetan.

23:00etan, Karma taldearen kontzertua.

Azaroak 18, igandea:

12:00etan, Pintxo-triki poteoa, Sanjuandegin tabernaz taberna.