Xabier Otamendik, Yuri Agirrek eta Unai Segurolak irabazi dute Orkatzeko V. Klik argazki lehiaketa

Uztarria.eus 2012ko aza. 7a, 13:25

Xabier Otamendik, Yuri Agirrek eta Unai Segurolak irabazi dute Orkatz Kultur Elkarteak euskal presoak eta oporrak lotuta antolatutako V. Klik argazki lehiaketa. Iratiko basoan atera zuten argazkia hiru azpeitiarrek. 

Aste honetan jakinarazi du Orkatz Kultur Elkarteak zein den argazki irabazlea, eta saritutako argazkiarekin 2013ko egutegia egingo dute.

Guztira 57 argazki aurkeztu dira lehiaketara, gertuko zein urrutiko bazterretan ateratakoak. Hala nola, Kolonbian, Pirinioetan, Estrasburgon, Perun, Kroazian, Zeelanda Berrian, Indian, Australian, Tailandian, Txinan edota Ingalaterran egindako argazkiak.