Asteburuko antzezlanetarako sarrerak zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak

Uztarria.eus 2012ko aza. 7a, 12:31

Aintzane Bastidak, Begoña Eliasek eta Axun Etxanizek ostiraleko eta zapatuko antzezlanetarako sarrera bikoitz bana irabazi dute, hurrenez hurren.  Zein azpeitiar aktorek hartzen du parte 'Su Txikian' obran? galderari egoki erantzun dioten bazkideen artean egin da zozketa, eta erantzuna Libe Aranburu da.

Uztarria Komunikazio Taldeak asteburuko Antzerki Topaketetako ostiral eta zapatuko emanaldietarako sarrera bikoitz bana zozkatu du bere bazkideen artean.

Zein azpeitiar aktorek hartzen du parte 'Su Txikian' obran? galderaren erantzuna Libe Aranburu da. Lehiaketako galdera horri erantzuna emanez uztarria@uztarria.com helbidean jaso ditugun erantzun egoki guztien artean egin da zozketa, eta hauek dira irabazleak: Aintzane Bastida Etxeberria, Begoña Elias Olazabal eta Axun Etxaniz Telleria.

Aintzane Bastidak ostiralean, azaroak 9, 20:00etan, Glu-Glu taldearen Su Txikian antzezlana ikusteko sarrera bikoitza irabazi du. Begoña Eliasek, berriz, 22:30ean, Su Txikian antzezlana ikusteko sarrera eskuratu du. Axun Etxanizek zapatuan, hilak 10, 21:30ean, Tartean Teatroa taldearen Lingua Nabajorum obra ikusteko beste sarrera bikoitz bat irabazi du.

Sarituei telefono edo e-posta bidez jakinaraziko zaie sarrerak nola eskuratu.

Hurrengo asteko antzezlanak

Datorren asteko antzezlanetarako sarrerak ere zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean. Datorren astelehenean hasiko da hurrengo asteburuko antzezlanetako sarrerak eskuratzeko lehiaketa.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.