Su ta Gar taldekoak tren museoan bideoklipa grabatzen

Urola Kostako Hitza 2012ko aza. 6a, 18:00

Su Ta Gar rock taldekoak Azpeitiko Tren Museoan dabiltza gaur, asteartea. Bideoklip bat filmatzen ari dira Arteman komunikazio enpresarekin, eta trenbidean ari dira irudiak hartzen. Bagoi zahar bat erabiltzen ari dira, eta taldekoek eta hainbat estrak 1936ko gerra aurreko garaira egin dute salto bideoklipa girotzeko. Joan den asteburuan ere Azpeitian izan ziren Su ta Garrekoak, kontzertua emanez, Sanagustin kulturgunean. Ikusi hemen: http://uztarria.com/komunitatea/Sanagustinkulturgunea/1352055479