Ipuin kontaketa saioa izango da gaur, liburutegian

Uztarria.eus 2012ko aza. 5a, 11:55

Gaur, astelehena, Haur Hezkuntza 4. mailako haurrentzako ipuin kontaketa saioa izango da, Maite Frankoren eskutik.

Gaur, astelehena, ipuin kontaketa saioa izango da Udal Liburutegiko haurren txokoan. Saioa Haur Hezkuntzako laugarren mailako ikasleentzat izango da. Ipuin kontalaria Maite Franko izango da, eta saioa 18:00etan hasiko da. Saioan orduz kanpo inor ez dutela onartuko azaldu dute antolatzaileek.