Asteburuko antzezlanetarako sarrerak zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak

Uztarria.eus 2012ko aza. 5a, 11:17

Asteburu honetako emanaldietarako sarrera bikoitz bana zozkatuko du Uztarriak. Zozketa asteazkenean, azaroak 7, egingo du, eta zozketan parte hartzeko galdera honi erantzun behar diote bazkideek: Zein azpeitiar aktorek hartzen du parte 'Su Txikian' obran?

Uztarria Komunikazio Taldeak Antzerki Topaketeten baitan, asteburu honetako helduen emanaldi bakoitzerako sarrera bikoitz bat du bazkideen artean zozkatzeko. Joan den asteburuko emanaldietarako sarrerak ere zozkatu zituen Uztarriak, eta aste honetakoa asteazkenean, hilak 7, egingo du.

Ostiralean, Su Txikian antzezlana izango da ikusgai Soreasu antzokian 20:00etan eta 22:30ean, eta emanaldi bakoitzerako sarrera bikoitz bat du zozkatzeko Uztarriak. Zapatuan, azaroak 10, berriz, Tartean Teantroaren Lingua Nabajorum obra ikusi ahal izango da 21:30etik aurrera, eta lan hori ikusteko ere sarrera bikoitz bat oparituko du Uztarriak bazkideen artean.

Zozketan parte hartzeko, galdera honi zuzen erantzun beharko diote Uztarriaren bazkideek: Zein azpeitiar aktorek hartzen du parte 'Su Txikian' obran?

Zozketa asteazkenean 11:00etan egingo du Uztarriak. Erantzunak ordurako bidali behar dira, uztarria@uztarria.com helbide elektronikora idatzita. Erantzunarekin batera, bazkidearen izen-abizenak eta telefono zenbaki bat jartzea derrigorrezkoa da.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.