Asteburuko antzezlanetarako sarrerak zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak

Uztarria.eus 2012ko urr. 31a, 15:07

Eli Arangurenek eta Jesus Mari Bereziartuak, ostiraleko eta zapatuko antzezlanetarako sarrera bikoitz bana irabazi dute, hurrenez hurren. Nork egin du XXX. Euskal Antzerki Topaketen kartela? galderari egoki erantzun dioten bazkideen artean egin da zozketa, eta erantzuna Maite eta Borja Izagirre Rekejo da.

Uztarria Komunikazio Taldeak asteburuko Antzerki Topaketetako ostiral eta zapatuko emanaldietarako sarrera bikoitz bana zozkatu du bere bazkideen artean.

Nork egin du XXX. Euskal Antzerki Topaketen kartela? galderaren erantzuna Maite eta Borja Izagirre Rekejo da. Lehiaketako galdera horri erantzuna emanez uztarria@uztarria.com helbidean jaso ditugun erantzun egoki guztien artean egin da zozketa, eta hauek dira irabazleak: Eli Aranguren Errasti eta Jesus Mari Bereziartua Gurrutxaga .

Eli Arangurenek ostiralean, azaroak 2, Artedrama taldearen Publikoari gorroto antzezlana ikusteko sarrera bikoitza irabazi du. Jesus Mari Bereziartuak, berriz, zapatuan, Pausoka ekoiztetxeak eta Glu-Glu taldeak egindako Goenkale teatroa ikusteko beste sarrera bikoitz bat.

Sarituei telefono edo e-posta bidez jakinaraziko zaie sarrerak nola eskuratu.

Hurrengo asteetako antzezlanak

Datorren asteko antzezlanetarako sarrerak ere zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean. Datorren astelehenean hasiko da hurrengo asteburuko antzezlanetako sarrerak eskuratzeko lehiaketa.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.