Behobia-Donostia lasterketan presoen eskubideen alde egiteko deialdia egin du Herrirak

Uztarria.eus 2012ko urr. 31a, 11:40

Herrira mugimenduak antolatuta, Behobia-Donostia lasterketan presoen eskubideen aldeko kamisetak eramateko deialdia "indartzeko", entrenamendu saioa eta spot grabaketa egingo dituzte zapatuan, Loiolako basilikaren aurrean, 11:00etan hasita.

Behobia-Donostia lasterketan presoen eskubideen aldeko kamisetak eramateko deialdia "indartzeko", entrenamendu saioa eta spot grabaketa antolatu ditu Herrira mugimenduak zapaturako. Loiolako basilikaren aurrean izango da ekimena, 11:00etan hasita. Herrirak jakinarazi duenez, "bertan herri desberdinetako hainbat korrilarik Herriraren kamiseta soinean dutela hartuko du parte ekimenean, eta korrikalari guztiak animatu nahi ditugu zapatuko ekimenean parte hartzera". "Helburua da elastiko hori janzteko prest dauden korrikalari guztiek kamiseta berdina eramatea", esan dute. Kamiseta horiek presoen herriratzea eskatzeaz gain, urtarrilaren 12ko manifestaziorako deialdia izango dute.

Behobia-Donostia lasterketa azaroaren 11n izango da.