Omenaldia 33 azpeitiar odol-emaileri

Uztarria.eus 2012ko urr. 30a, 11:45
Eskualdeko odol-emaileak Loiolan. (Eli Aizpuru)

Igandean omendu zituzten eskualdeko odol-emaileak eta tartean ziren azpeitiarrak. 22 herritarrek 25 ateraldi egiteagatik jaso zuten diploma, eta 11k urrezko domina, 50 ateraldi egiteagatik.

Igandean, hilak 28, Odol Emaileen Elkarteak eskualdeko hainbat odol-emaile omendu zituen. Tartean ziren 33 azpeitiar 25, 40 edo 50 odol emanaldi egiteagatik. Loiolan egin zuten ekitaldia eta 22 herritarrek 25 ateraldi egiteagatik jaso zuten diploma, eta 11k urrezko domina, 50 ateraldi egiteagatik. Ekitaldian izan zen, besteak beste, Iñaki Alberdi Azpeitiko odol-emaileen ordezkaria.

Aurrena, goizean meza izan zuten. Gero, egin zuten odol-emaileen omenaldia, eta Kirurin bazkaldu zuten, ondoren.