Aurrerantzean arratsaldeko meza zazpietan izango da

Uztarria.eus 2012ko urr. 30a, 11:19

Azaroaren 2tik aurrera, arratsaldero Parrokian egiten duten mezak aldatuko dira orduz. Baina, zapatu arratsaldetako, jaiegunetako eta igandeetako elizkizunen ordutegia ez dute aldatuko.

Azpeitiko Parrokiako arduradunek azaldu dutenez, azaroaren 2tik aurrera, arratsaldero Parrokian egiten duten meza orduz aldatuko dute eta 19:00etan izango da. Beraz, azaroaren 2tik aurrerako hileta-elizkizunak ere 19:00etan hasiko dira. Baina, zapatu arratsaldetako, jaiegunetako eta igandeetako elizkizunen ordutegia ez dute aldatuko eta orain arteko ordutegian egingo dituzte.