Antzerki Topaketetarako sarrerak zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak

Uztarria.eus 2012ko urr. 29a, 13:05

Astebururo, helduen emanaldi bakoitzerako sarrera bikoitz bat zozkatuko du Uztarriak bazkideen artean. Aurreneko zozketa asteazken honetan, urriak 31, egingo du, eta zozketan parte hartzeko galdera honi erantzun behar diote bazkideek:  Nork egin du XXX. Euskal Antzerki Topaketen kartela?.

Uztarria Komunikazio Taldeak aurten ere Antzerki Topaketetako helduen  emanaldi bakoitzerako sarrera bikoitz bat du bazkideen artean zozkatzeko. Aurreneko zozketa ostiral honetan, azaroak 2, egingo du Uztarriak; egun horretan hasiko dira XXX. Euskal Antzerki Topaketak.

Hiru astean egingo dituzte aurtengo Antzerki Topaketak, eta hainbat antzezlan izango dira Soreasu antzokian, azaroan 4tik 18ra bitartean. Uztarriak asteburuero helduen emanaldi bakoitzerako sarrera bikoitz bat zozkatuko du bazkideen artean.

Aurreneko aste bukaeran, ostiralean, hilak 2, Artedrama taldearen Publikoari gorroto izango da, 21:30ean hasita; zapatuan, berriz, Pausoka eta Glu-Glu taldeen eskutik, Goenkale teatroa izango da ikusgai, 21:30ean hasita.

Aurreneko zozketan parte hartzeko, galdera honi zuzen erantzun beharko diote Uztarriaren bazkideek: Nork egin du XXX. Euskal Antzerki Topaketen kartela?

Zozketa asteazkenean 11:00etan egingo du Uztarriak. Erantzunak ordurako bidali behar dira, uztarria@uztarria.com helbide elektronikora idatzita. Erantzunarekin batera, bazkidearen izen-abizenak eta telefono zenbaki bat jartzea derrigorrezkoa da.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.