Asteburuan bukatuko da Klik argazki lehiaketaren erakusketa Orkatzen

Uztarria.eus 2012ko urr. 25a, 19:50

Orkatz Kultur Elkarteak euskal presoak eta oporrak lotuta antolatu duen V. Klik argazki lehiaketako lanen erakusketa (argazkian) asteburu honetan bukatuko da. Erakusketarekin batera itxiko da, igandean, aurtengo argazki irabazlea aukeratzeko bozketa ere. Guztira 57 argazki aurkeztu dira lehiaketara, gertuko zein urrutiko bazterretan ateratakoak. Kolonbian, Pirinioetan, Estrasburgon, Perun, Kroazian, Zeelanda Berrian, Indian, Australian, Tailandian, Txinan edota Ingalaterran egindako argazkiak ikus daitezke erakusketan. Saritutako argazkiekin 2013ko egutegia egingo du Orkatzek.