Betharrameko aretoa, prest

Uztarria.eus 2012ko urr. 25a, 12:26

Betharrameko eraikineko aretoa berritu dute eta Azpeitiko Udalak herritarrei eskura jarri die erakusketak egin ahal izateko. Hainbat berrikuntza egin dituzte, besteak beste, aretoa zabaleran handitu, zorua eta zapaia aldatu eta argi berriak jarri dituzte.

Udalak adierazi duenez, behin lanak bukatuta, "arte espresio guztiak hartzeko aukera du aretoak": eskultura, pintura, argazkia, marrazkia… Interesa duten Azpeitiko zein kanpoko artistek Udaleko Kultura Sailarekin jarri behar dute harremanetan, udaletxeko hirugarren solairura joanda edo 943 15 70 68 telefono zenbakira deituta.