'Lo Imposible' eta 'Piratas' filmak ikusgai bihartik aurrera

Uztarria.eus 2012ko urr. 24a, 13:27
'Lo Imposible' filma bost aldiz emango dute ostegunetik astelehenera bitartean.

Bihar, osteguna, hasi eta astelehena bitartean zazpi zine emanaldi izango dira Soreasu antzokian.

Bihar, osteguna, hasi eta astelehena bitartean zazpi film emanaldi izango dira ikusgai Soreasu antzokian. Lo Imposible eta Piratas filmak emango dituzte. Bihar, osteguna, Lo Imposible filma ikusi ahal izango da 19:30ean hasita. Ostiralean ere Lo Imposible filma emango dute, 22:00etan. Zapatuan, bitan izango da ikusgai Lo Imposible: 19:30ean eta 22:00etan. Igandean 16:30ean Piratas eta 19:30ean, berriz, Lo Imposible filmak izango dira. Azken emanaldia astelehenean izango da, 21:30ean, eta Lo Imposible emango dute.

Piratas pelikula adin guztietako ikusleei dago zuzenduta. Lo Imposible, aldiz, 12 urtetik gorakoei.