'Si de verdad quieres' eta 'Los tres chiflados' filmak ikusgai, asteburuan

Uztarria.eus 2012ko urr. 18a, 13:32

Datorren astean, berriz, Lo imposible filma emango dute Soreasun.

Asteburuan Si de verdad quieres eta Los tres chiflados filmak izango dira ikusgai, Soreasu antzokian. Bost emanaldi izango dira guztira, zapatutik astelehenera bitartean. Zapatuan, hilak 20, Si de verdad quieres ikusi ahal izango da, 19.30ean eta 22:00etan. Igandean, berriz, 16:30ean Los tres chiflados emango dute, eta 19:30ean Si de verdad quieres. Astelehenean, emanaldi bakarra izango da, 21:30ean, eta Si de verdad quieres izango da ikusgai. Bi filmeak adin guztietako ikuslegoarentzat dira.

Datorren astean Lo imposible

Datorren astean, hilak 28tik 29ra bitartean, Juan Antonio Bayonaren Lo imposible filma emango dute Soreasu antzokian.