Jose Luis Otamendi: "Soluzioak elkarrekin bilatu behar ditugu, elkartasunetik"

Uztarria.eus 2012ko urr. 17a, 22:44
Jose Luis Otamendi Uztarriaren egoitzan, irakurleei erantzuten.

EH Bilduren hautagaia Uztarriaren egoitzan izan da, urriaren 21eko hauteskunde autonomikoen harira, irakurleen galderak erantzuten. Elkarrizketa digital osoa, hemen. Bihar, urriaren 18a, EAJren hautagai Alex Etxeberriaren txanda izango da Uztarriaren hauteskunde kanpainako on line elkarrizketetan.

Igandean, urriak 21, EAEko Legebiltzarrerako hauteskundeak egingo dira, eta Jose Luis Otamendi azpeitiarra hamabigarrena da EH Bildu koalizioaren Gipuzkoako zerrendan. Hori dela-eta, gaur, asteazkena, Otamendi elkarrizketa digitalean izan da, Uztarriaren egoitzan, 18:00etatik aurrera. Elkarrizketa digital osoa irakurgai, hemen

Bihar Alex Etxeberria, EAJren Gipuzkoako zerrendan laugarrena, izango da Uztarrian, 16:00etatik 17:00etara. Bidali zure galdera hemendik. Bi hautagai horiez gain, Markel Mendizabal azpeitiarra laugarrena da Bidezko Mundurantz-en zerrendan, baina nahiago izan du elkarrizketarik ez egitea.