Enplegu Plana gauzatzeko foro sozio-ekonomikoa abiatu dute

Uztarria.eus 2012ko urr. 16a, 13:55

Urriaren 10ean egin zuten aurrenekoz, Urola Erdiko Enplegu Planaren baitan, foro sozio-ekonomikoa. Bertan izan ziren Azpeitiko, Azkoitiko, Zestoako, Aizarnazabalgo, Errezilgo eta Beizamako udaletako, Ezagutza Guneko, Bertan Azpeitiko Merkatari Elkarteko, Adegiko, Iraurgi Lantzeneko, Lanbideko, Baserritik.com-eko, Zestoako Merkatari Elkarteako, EHNEko, Kutxa Zeharoko, Eskualdeko Emakume Taldeetako, Urola Ikastola BHIko, LABeko, Urkomeko eta Gureak taldeko ordezkariak.

Bileran Enplegu Planaren helburu nagusiez aritu ziren. Besteak beste, enplegu maila hazteaz eta langabezian dauden pertsonen enplegagarritasuna hobetzeaz; eskualde mailan, lurraldea dinamizatzeaz, bere toki garapena dinamizatu eta promozionatzeko; eskualdearen berpiztea promozionatzeaz; eskualdearen berrikuntzarako eta dibertsitate ekonomikoa erdiesteko oinarriak finkatzeaz eta berrikuntza, garapena, teknologia berriak eta enpresa haztegiak sustatu eta hobetzeaz.

Hurrengo bilera, ostegunean, hilak 18, egingo dute Azpeitiko udaletxean.