Aitzealdenk! jaialdirako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2012ko urr. 16a, 13:07

Grises taldea nongoa den esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta honakoak izan dira saritutakoak: ostiraleko kontzertuetarako sarrera bikoitz bana irabazi dute Juan inazio Azkuek eta Oihana Zuazolazigorragak, eta zapatuko kontzertuetarako, berriz, Alex Berasategik eta Mikel Altunak.

Ostiralean eta zapatuan izango den Aitzealdenk! musika jaialdirako lau sarrera bikoitz zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bazkideen artean. Sanagustin kulturgunean izango da jaialdia eta egun bakoitzerako bi sarrera bikotz zozkatu ditu Uztarriak.

Grises taldea zein herritakoa zen esan behar zuten bazkideek parte hartzeko, eta zuzen erantzun dutenen artean egin dugu zozketa. Zestoa da erantzun zuzena, eta hauek dira irabazleak: ostiraleko kontzerturako sarrera bikoitz bana irabazi dute Juan Inazio Azkuek eta Oihana Zuazolazigorragak. Aldiz, zapatuko kontzertuak ikusteko sarrera bikoitz bana, Alex Berasategik eta Mikel Altunak.

Ostiralean oholtzan izango dira Mobydick, Anai-arrebak eta Grises taldeak. Zapatuan, berriz, Ama Say, Lisabo eta DJ Makala.

Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu jakinarazteko. 

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.