Agustin Arenas argazkilariak hitzaldia eskainiko du, gaur

Uztarria.eus 2012ko urr. 16a, 12:53

Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan izango da, 21:00etan hasita.

Azpeitiko Argazki Elkarteak Argazki Solasaldiak ekimena jarri du abian, eta gaur, hilak 16, izango da lehenengoa. Agustin Arenas argazkilariak eskainiko du hitzaldia, 21:00etan hasita, Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan (Perez Arregi plaza, 1). Antolatzaileek esan dutenez, "erakusketa edo solasaldi hauen bitartez hainbat pertsonen lanak ikusi ahal izango dira".