Gaur hasiko dira haurrentzako ipuin kontaketak

Uztarria.eus 2012ko urr. 15a, 12:10

Miriam Mendoza ariko da ipuinak kontatzen 18:00etatik aurrera, Udall Liburutegian. Gaur hasi eta abenduaren 10a bitartean bederatzi saio izango dira.

Gaur, hilak 15, hasiko dira Azpeitiko Udal Liburutegiak antolatutako haurrentzako ipuin kontaketa saioak. 4 urtetik 10 urtera bitartekoentzako antolatu dituzte, eta aurten 23. aldia dute kontaketek. Gaur hasi eta abenduaren 10era bitartean bederatzi saio izango dira, guztiak 18:00etan hasita, Azpeitiko Udal Liburutegian.

Gaurko ipuin kontaketa Haur Hezkuntza 4ko ikasleentzako izango da, eta ipuinak kontatzen Miriam Mendoza ariko da. Bigarrena datorren astelehenean, hilak 22, izango da eta HH 5eko ikasleentzat saioa eskainiko du Bikelmik.

Bestetik, aurten aurreneko aldiz, helduentzako literatur solasaldiak antolatu ditu Azpeitiko Udal Liburutegiak, Pako Aristi urrestildar idazleak gidatuta. Hurrengo saioa azaroaren 15ean egingo dutela iragarri dute, eta orduan Itxaso Martinen Ni, Vera eleberria aztertuko dute.