Ostiralean ere zine emanaldiak izango dira

Uztarria.eus 2012ko urr. 10a, 12:49

Ostiral honetan, Pilarika Eguna, ere zine emanaldiak izango dira Soreasu antzokian. Ostiraletik astelehenera bitartean Brave eta Bypass filmak egongo dira ikusgai.

Ohiko zine emanaldiez gain, ostiral honetan, Pilarika Eguna, ere zine emanaldiak izango dira Soreasu antzokian. Haur eta gaztetxoei zuzenduta Disney eta Pixarrek ekoitzitako Brave filma emango dute, ostiralean 16:30ean hasita, eta igandean, hilak 14, 16:30etik aurrera.

Bestalde, ikusle guztientzako Bypass filma egongo da ikusgai ostiralean, zapatuan, igandean eta astelehenean. Filma asteburu honetan estreinatuko da zinema aretoetan, eta Azpeitikoa ere estreinaldia izango da. Euskal ekoizpena da Bypass eta Gorka Otxoak, Sara Cozarrek, Barbara Goenagak, Aitor Mazok, Itziar Atienza eta Mikel Losada dira filmeko aktoreak.

Ostiralean 19:30ean izango da aurreneko emanaldia. Zapatuan, bi emanaldi izango dira: 19:30ean eta 22:00etan. Igandean, hilak 14, 19:30ean izango da, eta astelehenean, berriz, 21:30ean.