'Bakarrik' antzezlanerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2012ko urr. 9a, 14:52

Sanagustinen izango da antzezlan mutua igandean, hilak 14, 19:00etan hasita. Zozketan parte hartzeko galdera honi erantzun behar zaio ostirala, hilak 12, 10:00ak baino lehen: Zein hizkuntzatan izango da antzerkia?.

Sanagustin kulturguneak eta Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioak, Trena eta Kultura zikloaren baitan antolatu duten Bakarrik antzezlan muturako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak. Urriaren 14an, igandean, izango da Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita.

Uztarriaren zozketan parte hartzeko, galdera honi erantzun behar zaio: Zein hizkuntzatan izango da antzerkia?

Erantzunak uztarria@uztarria.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Ostirala, hilak 12, 10:00etan bukatuko da zozketan parte hartzeko epea. 

Ostiralean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.com-en. Sarrerak non eta noiz jaso ahal izango dituzten, saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.