Aitzealdenk! jaialdirako lau sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2012ko urr. 8a, 15:42

Sanagustinen izango da jaialdia eta hilaren 19an eta 20an. Sei kontzertu izango dira kulturgunean eta egun bakoitzerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarriak. Zozketan parte hartzeko galdera honi erantzun behar zaio: Nongoa da Grises taldea?

Aitzealdenk! Zuzenean 02 jaialdirako lau sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bazkideen artean. Sanagustinen izango da jaialdia eta hilaren 19an, ostirala, eta 20an, zapatua, sei kontzertu ikusi ahal izango dira. Uztarriak egun bakoitzerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu.

Ostiralean, hilaren 19an, Mobydick, Anai-arrebak eta Grises taldeek joko dute. Zapatuan, berriz, Ama Say, Lisabö eta DJ Makala igoko dira Sanagustineko oholtzara. 

Uztarriaren zozketan parte hartzeko, galdera honi erantzun behar zaio: Nongoa da Grises taldea?

Erantzunak uztarria@uztarria.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Asteartean, hilak 16, 10:00etan bukatuko da zozketan parte hartzeko epea. 

Ostegunean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.com-en. Sarrerak non eta noiz jaso ahal izango dituzten, saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.