Pako Aristi, 'Independentziaren paperak' liburuaz hizketan

Uztarria.eus 2012ko urr. 4a, 18:23

Pako Aristik (Urrestilla, 1963) labetik atera berria du azken lana: Independentziaren paperak. Erein argitaletxearekin argitaratu du, eta honela aurkezten dute argitaletxekoek urrestildar idazlearen azken liburua: "Hona euskaldunon artean independentziaren espirituak egin duen ibilbide luzea jasotzen duen liburu argigarria. Saiakeraren baliabide guztiak erabiliz, hala nola kronika historikoak, hedabideak, filmeak, elkarrizketak edota gogoeta filosofikoak, gure egoeraren diagnostiko zorrotza agertzen du, baina ez hori bakarrik: proposamen eta definizio sorta ederra uzten du mahai gainean, irakurlearen esku".

Liburuaren aurkezpena urriaren 11n egingo dute, Donostian. Aurrerapen gisa, ordea, Aristi beraren hitzak jaso dituzte Ereinekoek bideo honetan.