Astebete luzatu zute Jabetze Eskolako ikastaroetan izena emateko epea

Uztarria.eus 2012ko urr. 2a, 18:59

Urriaren 8ra arte luzatu dute. Ikasturte berriko eskaintzaren informazioa www.jabetzeskola.com webgunean dago eskuragarri.

Emakumeen Txokoak astebetez luzatu du Jabetze Eskolen ikasturte berriko ikastaro eta tailerretan izena emateko epea. Horrenbestez, aste honen hasieran itxi beharreko epea urriaren 8an bukatuko da orain.

Urritik abendura bitartean, bost ikastaro jarri dituzte aukeran: dantza ikastaroa (euskal dantzak, sabel dantzak eta Bollywood), Batukada, Antzerki tailerra, zoru pelbikoa eta sare sozialen ingurukoa. Ikasturte berriko eskaintzaren informazioa www.jabetzeskola.com webgunean dago eskuragarri. Ikastaroetan parte hartu nahi dutenek 943 157928 eta 943 157055 telefonoetara deituta edota parekidetasuna@azpeitia.net eta emakumetxokoa@azpeitia.net posta elektroniko helbideetara idatzita jarri daitezke harremanetan arduradunekin.