Igandean Andoaingo Kilometroetara joateko autobusak antolatu dituzte

Uztarria.eus 2012ko urr. 2a, 14:01

Azpeitiko Ikastola Ikasberrik eta Orkatz Kultur Elkarteak antolatu dituzte autobusak. Izena eman daiteke dagoeneko. Gaur urtebete Azpeitian izan zen Ikastolen aldeko festa.

Igandean, urriak 7, Kilometroak izango dira Andoainen. Horrenbestez, Azpeitiko Ikastola Ikasberrik eta Orkatz Kultur Elkarteak autobus bana antolatu dute Gipuzkoako ikastolen festara joateko. 

Ikasberri Azpeitiko Ikastolak antolatutako autobusa 09:00etan abiatuko da anbulatorio aurretik. Itzulerako ordua, berriz, 18:30ean jarri dute. Izena 943 15 12 46 zenbakira deitu behar da etzi, osteguna, baino lehen. Bertako ikasleek bost euro ordaindu beharko dute joan-etorria eta, gainontzekoek, 10 euro.

Orkatz Kultur Elkarteak antolatutako autobusean joan nahi dutenek Orkatz tabernan eman beharko dute izena zapatu eguerdia baino lehen. Anbulatorio aurreko geltokitik irtengo du autobusak 09:00etan, eta 21:00etan itzuliko da Andoaindik. Joan-etorria hamar euro ordaindu beharko da.

Gaur urtebete, Azpeitian

Gaur urtebete Azpeitian izan zen kilometroen festa. Eguraldia lagun, jendetza elkartu zen herriko txoko eta kaleetan. Andoaingo Aita Larramendi Ikastolak jaso zuen lekukoa.