Udalbatzarra izango da gaur, asteartea

Uztarria.eus 2012ko urr. 2a, 12:32

Besteak beste, Auzaraza eremuko Plan Bereziaren tramitazioari hasierako onarpena ematea da gaietako bat. Horrez gain, Azpeitiko Udalaren eta Juan Antxieta Musika Eskolaren artean hitzarmena egingo da.

Azpeitiko Udalak gaur, asteartea, Udalbatza Osoaren ohiko bilkura egingo du, 20:00etan hasita, udaletxeko Areto Nagusian. Hemen bertan jorratuko diuzten gaien zerrenda:

1.- Auzaraza Eremurako Plan Bereziaren tramitazioa: hasierako onarpena.

2.- Kultura eta festa alorreko eginkizunak emateko Azpeitiko Udalaren eta Juan de Antxieta Musika Eskolaren arteko hitzarmena onartzea.

3.- KUTXAko gobernu organoan Batzar Orokorretarako ordezkari baten izendapena.

4.- Gizarte Sailak, bere idatzietan erabiliko duen anagrama onartzea.

5.- Igogailu berriak jarri eta aldatzeko eman diren obra baimenei dagozkien Eraikunta, Instalazio eta Lanen gaineko Zergaren kuotan hobaria ematea.

       - Euskal herria, 5eko eraikuntza

       - Olazko Amaren Plaza, 1eko eraikuntza

       - Barrenetxe auzoa, 4ko eraikuntza

       - Barrenetxe auzoa, 6ko eraikuntza

       - Joan XXIII, 5eko eraikuntza

       - Arana kalea, 1ko eraikuntza

       - Urbitarte auzoa, 8ko eraikuntza

       - Garmendia auzoa, 12ko eraikuntza

       - Arria-gain etxea

       - Garmendi auzoa, 14ko eraikuntza

       - Pablo VI auzoa, 14ko eraikuntza

       - Euskal Herria, 3ko eraikuntza

6.- 2012ko otsailean, martxoan eta apirilean emandako ebazpenen berri ematea.

7.- Galdera eta erreguak.