Ollagor ehizarako txartelen tramitazioa bihar egin ahal izango da

Uztarria.eus 2012ko urr. 1a, 11:11

Elkartean bertan egin ahal izango da tramitazioa bihar, asteartea, 19:30etik 20:30era bitartean.

Urtero bezala, Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkarteak, datorren ollagor ehiza denboraldirako derrigorrezkoak diren txartelak tramitatzeko epea jarri du.  Elkartean bertan egin ahal izango da bihar, asteartea, 19:30etik 20:30era bitartean.

Urriaren 9an, ordutegi berdinean, jaso ahal izango dira txartelak.