Ate irekien eguna izango dute Gaztelekuan urriaren 1ean

Uztarria.eus 2012ko ira. 28a, 20:37

19:00etatik 20:00etara, han lan egiten duten hezitzaileek bertako erabileraren eta txokoen azalpenak emango dizkiete joaten direnei.

Izarraitz pilotalekuan dagoen Azpeitiko Gaztelekuak ate irekien eguna izango du datorren astelehena, urriaren lehena.

Egun horretan, Gaztelekuak ateak zabalduko ditu herriko gazte, heldu nahiz gurasoek, gazteei zuzenduriko zerbitzua ezagutu dezaten. 19:00etatik 20:00etara, han lan egiten duten hezitzaileek bertako erabileraren eta txokoen azalpenak emango dizkiete joaten direnei.