Corrugadosekoak ere azokan

Uztarria.eus 2012ko ira. 28a, 18:59

Corrugados Azpeitiako langileek greban jarraitzen dute eta gaur, ostirala, azoka plazako arkupera eraman dute euren protesta. Corrugados Azpeitia outlet lelodun pankartaren azpian eta Gallardo Taldeak erdi-aroko lan-baldintzetara garamatza zioen pankarta handiago bat azoka plazaren terrazatik zintzilik zutela, laneko arropa eta tresnekin osatutako saltokia irudikatu dute (argazkian), astebukaeran egingo diren Erdi Aroko eta Stock azoken itzalean. (NEREA URANGA)