Metal Boskoteak igandean eman behar zuen kontzertua bertan behera gelditu da

Uztarria.eus 2012ko ira. 27a, 14:02

Erdi Aroko eta Stock azoken baitan, igandean, hilak 30, ziren euskal kanten kontzertua ematekoak Sanagustin kulturgunean, baina bi taldekidek ezingo dute bertaratu, eta bertan behera gelditu da ekimena. 

Erdi Aroko eta Stock azokak izango dira asteburuan Alde Zaharrean. Horren harira, hainbat ekimen izango dira zapatuan eta igandean. Azoken bigarren egunean, igandean, Metal Boskotea euskal kanten kontzertua ematekoa zen Sanagustin kulturgunean, baina bertan behera gelditu da bi taldekidek ezingo dutelako bertaratu. Sanagustin kulturgunekoek adierazi dutenez, "atzeratu egingo dugu eta data berri bat jartzean hemen izango dira".

Dena dela, beste hainbat ekimenez gozatzeko parada izango da asteburuan. Musikak izango du tartea asteburuan, izan ere, Udal Musika Bandak eta Juan Antxieta Musika Eskolako ikasleek kalejirak egingo dituzte, zapatuan eta igandean hurrenez hurren, eta Guretzat txaranga ere Alde Zaharrean ibiliko da igandean giroa berotzen.