Uztarria.com ere irailaren 26an greban

Uztarria.eus 2012ko ira. 25a, 21:06

Uztarria Komunikazio Taldeko langileek bat egin dute Euskal Herriko gehiengo sindikalak deitutako grebarekin eta webgune hau geldirik izango da irailaren 26an, asteazkena. Greba egunerako hainbat mobilizazio deitu dituzte. Azpeitiko Greba Batzarra, berriz, bezperatik da ekimenekin hastekoa eta kanpaldia iragarri dute plazan astearte arratsaldetik. Bilgune Feministak ere bat egin du deialdiarekin, "mantalak balkoira eta emakumeok kalera" leloarekin.

Uztarria Komunikazio Taldeko langileek bat egin dute Euskal Herriko gehiengo sindikalak deitutako grebarekin eta webgune hau geldirik izango da irailaren 26an, asteazkena. Dena den, bihar, jarraipen berezia egingo diote grebari Urola Kostako Hitza-ko langileek. Goizean goizetik grebak herri bakoitzean duen eragina jasoko dute www.urolakosta.hitza.info webgunean. Egunkariko webgunean biharko lanuztearen inguruko albistean soilik argitaratuko dira. Hitza-ko langileek gaur, asteartea, egin dute lanuztea.

Greba egunerako hainbat mobilizazio deitu dituzte. Azpeitiko Greba Batzarra, berriz, bezperatik da ekimenekin hastekoa eta kanpaldia iragarri dute plazan astearte arratsaldetik.

Bilgune Feministak ere bat egin du deialdiarekin, "mantalak balkoira eta emakumeok kalera" leloarekin. Greba egunerako prestatuta dauden mobilizazioetan parte hartzera deitu dituzte emakumeak: "Emakume guztiak grebara deitzen ditugu, eta bereziki jendartea sostengatzeko egiten diren ezkutuko lan horiek agerian jartzera eta hauen ardura gizarteari dagokiola adieraztera. Horretarako mantalak atera, umeen karroak atera eta lan horiek ikusarazteko ekimen desberdinak egitera deitzen ditugu. Azpeitiko Greba Batzarretik antolatuko diren mobilizazioetan gure aldarrikapenekin parte hartzera deitzen zaituztegu".