Euskarak sarituta

Uztarria.eus 2012ko ira. 25a, 14:21

Joan den zapatuan Euskaraz bi nahi dut kanpainaren baitan Euskararen Kontseiluak antolatuta egindako lasterketan parte hartu zuten herritarrak "zoriondu nahi ditu" Udalak: "Korrika umorez eta fin askorik egin zuten gaztetxo guztiak eta Baigera elkarteko jubilatuak ere zorionadu nahi ditugu, emandako laguntzagatik". Ibilbidean animatzen aritu ziren herritarrei ere zorionak eman dizkiete Udal ordezkariek.

Lasterketaren ostean, partaideen artean hainbat sari zozkatu zituzten: hautsak jasotzeko robota, kafe makina, DVDak ikusteko gailua, motxila... saridun guztiek argazkia atera zuten udaletxean. Argazkian, zozketako saridunak.