11 Kantatzeko DVD-a aurkeztuko dute gaur, Sanagustin kulturgunean

Sanagustin kulturgunea 2012ko ira. 20a, 13:19

Urko Egaña azpeitiarrak beste batzuekin lankidetzan atera duen proiektua da 11 Kantatzeko, eta bertsolaritza eta literatura uztartzen ditu. "Bi aldeetako jendearen arteko uztarketa eskaini nahi du. Betiko bederatzi ipuin, eta Euskal Herriko eta Catalunyako kondaira bana biltzen ditu 11 Kantatzekok. Kontakizun hauek bertsotara moldatuta egonik ere, prosan ematen den idazkera bera mantentzen ahalegindu gara berezko kontakizunetik bertsoetarako tartea ahalik eta laburrenen egin nahirik...". Gaur, osteguna, 19:00etan izango da DVD-aren aurkezpena, Sanagustin kulturgunean.