Musika eskolan izena eman dezakete sei eta zazpi urteko gaztetxoek

Uztarria.eus 2012ko ira. 20a, 12:44
Musika Eskolakoen ikasturte bukaerako jaialdiko une bat.

Irailaren bukaera arte eman dezakete izena musika ikastaroan, eta musika eskolan bertan edota 943 81 62 63 zenbakira deituta egin behar da inskripzioa.

Azpeitiko Juan Antxieta Musika Eskolan sei eta zazpi urteko gaztetxoentzako musikako ikastaroan izena emateko aukera zabalik dute, irailaren bukaera arte. Izena eman edota informazioa jasotzeko musika eskolara joan ala 943 81 62 63 telefonora deitu behar da.