Azpeitiko bertso eskolan izena eman daiteke

Uztarria.eus 2012ko ira. 20a, 12:29

Urrian hasiko dituzte eskolak, eta gaztetxoek maiatzean bukatuko dute ikasturtea; helduek, berriz, ekainean.

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak Azkoitiko, Azpeitiko eta Errezileko Bertso Eskoletan aritzeko izena emateko epea ireki du. Datorren hilean hasiko dituzte eskolak, eta gaztetxoen saioak maiatzean bukatuko dira; helduenak, berriz, ekainera bitartean iraungo dute.

Azpeitian bertsotan ikasi nahi duenak eta horretan jarraitu nahi duten gaztetxoek eman dezakete dagoeneko izena, Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain edo Iraurgi Ikastetxean. 

Helduen Bertso Eskolan aritzeko, berriz, Haritz Etxeberria Mini edo Jokin Uranga bertsolariekin jarri behar da harremanetan, 615 70 07 66 telefonora deituta.