Gaur arratsaldetik aurrera eman ahal izango da izena Itsasiko dantza eskolan

Uztarria.eus 2012ko ira. 17a, 13:03
Itsasiko dantzariak Azpeitian uztailean eskainitako emanaldian.

Lau urtetik gorako neska-mutilentzat antolatu dute ikastaroa, eta gaurtik asteazkenera bitartean eman ahal izango da izena, Itsasiren lokalean.

Itsasi Euskal Kultur taldeak aurtengoan ere martxan jarriko du bere dantza eskola, eta lau urtetik gorako (2008an jaiotakoak barne) edozein neska-mutilek hartu dezakete parte ikataroan.

Izen-ematea gaur, astelehena, arratsaldean hasiko da, 17:30etik 19:30era bitartean, eta asteazkena, hilak 19, izango da inskribatzeko azken eguna. Izen-ematea Itsasiren lokalean egingo da, Urola kaleko seigarren zenbakian. Edozein zalantza izanez gero, 943 151849 da telefono zenbakia. Ikasle bakoitzaren urteko kuota 60 eurokoa izango da.