'Erreleboa' antzezlanerako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2012ko ira. 14a, 12:05

Zozketan parte hartzeko Zein aktorek antzezten dute 'Erreleboa' obra? galderari erantzun behar zaio asteazkena, hilak 19, 10:00ak baino lehen, uztarria@uztarria.com helbidera idatzita.

Uztarria Komunikazio Taldeak hilaren 23an, igandea, Sanagustin kulturgunean izango den Erreleboa antzezlanerako bi sarrera zozkatuko ditu bere bazkideen artean. 

Antzerkirako sarrerak eskuratu nahi dituenak galdera honi erantzun behar dio: Zein aktorek antzezten dute 'Erreleboa' obra?

Erantzunak uztarria@uztarria.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Asteazkena, hilak 19, 10:00etan bukatuko da zozketan parte hartzeko epea. 

Asteazkenean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.com-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.