Larraitzen egun pasa

Uztarria.eus 2012ko ira. 11a, 14:05

Larraitzera egun pasa joan ziren zenbait gaztetxo eta heldu joan den igandean, hilaren 9an, Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta. 09:00etan abiatu ziren Azpeititik Larraitzera, eta han ibilalditxoa egin ostean, Txindokiko Itzala abentura parkeaz gozatzeko parada izan zuten bertaratutakoek. 18:00ak inguruan itzuli ziren etxera. Hemen, Lagun Onak Mendi Bazkunak egindako bildumako argazki batzuk: