Udane Juaristiren artelanak ikusgai, Sanagustinen

Uztarria.eus 2012ko ira. 7a, 14:11

Udane Juaristi azkoitiarraren Bidaia koadernoa margolanen erakusketa ikusgai dago Sanagustin kulturgunean. Teknika desberdinekin (collagea, olioa, ikatza...) egindako bederatzi margolan eskegi ditu Juaristik kulturguneko hormetan, eta salgai ditu lanak. Irailaren 30a bitartean egongo da erakusketa kulturgunean.