Trenbidearen Historiaren VI. Kongresuaren saioa Azpeitian

Uztarria.eus 2012ko ira. 6a, 19:49

Irailaren 5etik 7ra Trenbidearen Historiaren VI. Kongresua egiten ari dira Gasteizen. Madrilgo Burdinbidearen Museoak antolatutako biltzar horren babesleak dira Euskotren eta Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioa. Gaur, irailak 6, kongresuaren saioetako bat -ondareari eskainitakoa- Azpeitian egin dute, hemengo museoaren egoitzan. Saioaren hasieran Burdinbidearen Euskal Museoaren zuzendari Maitane Ostolazak hartu du hitza (argazkian). Saioaz gain, kongresuko parte-hartzaileek Azpeitia eta Lasao arteko joan-etorria lurrun-trenean egin eta museoa ezagutzeko parada ere izan dute. Gaurko ekimena ez da kongresu horren barruan Azpeitian dagoen museoak gauzatu duen bakarra: Burdinbideak 150 urte Euskadin erakusketa ere jarri dute Gasteizen.