'Erreleboa' antzezlanerako sarrerak salgai daude dagoeneko

Uztarria.eus 2012ko ira. 6a, 12:39

Hilaren 23an, igandea, izango da obra, 18:30ean hasita, eta dagoeneko eskuratu daitezke sarrerak Sanagustin kulturgunearen webgunean eta kulturgunean bertan.

Iker Galartza eta Joseba Usabiagak antzezten duten 'Erreleboa' antzezlan berria ikusteko sarrerak salgai daude dagoeneko. Sanagustin kulturgunearen webgunean edo kulturgunean bertan ere eskuratu daitezke. Aldez aurretik erosiz gero 10 euro izango da sarrera, bestela leihatilan 12 euro odaindu beharko da. Irailaren 23an, igandea, izango da obra eta 18:30ean hasiko da.