Abian da Tren Bidea argazki lehiaketa

Uztarria.eus 2012ko ira. 4a, 12:32

Lanak entregatzeko epea irailaren 21ean, ostirala, bukatuko da. Argazkiak gutun edo posta elektroniko bidez bidali behar dira.

Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioak Azpeitiko Tren Museoko ekimenen programazioaren baitan, 'Tren Bide' argazki lehiaketa antolatu du bigarren urtez jarraian. Parte-hartzaileek Argizaola lehiaketan sailkatzeko aukera izango dute.

Euskal Herriko trenbide sarearen trenak da lehiaketako gaia. Lanak entregatzeko epea irailaren 21ean, ostiralean, bukatuko da. Argazkiak gutunez edo posta elektronikoz bidali behar dira. Gutunez bidaliz gero, gutunazalean Tren Bidea Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioa idatzita. Aldiz, posta elektronikoz bidaltzen diren argazkietan, zigiluaren data hartuko da aurkezpen data gisa. Bestalde, argazki bat baino gehiago bidali ahal izango du parte hartzaile bakoitzak.

Lehenengo saria jasotzen duenak 800 euro eta diploma eskuratuko ditu. Bigarrenak, berriz, 500 euro eta diploma. Hirugarren sariaren irabazleak 300 euro eta diploma jasoko ditu.