Udal liburutegiak, barruko igerilekuak eta kiroldegiak ohiko ordutegia izango dute gaurtik aurrera

Uztarria.eus 2012ko ira. 3a, 13:06

Barruko igerilekua abuztuaren 20an ireki zuten eta gaur arte, goizez soilik egon da erabilgarri. Estaligabeko igerilekua, berriz, irailaren 16an, igandea, itxiko dute.

 

Abuztuko oporren ostean, Udal liburutegiak, barruko igerilekuak eta kiroldegiak ohiko ordutegia izango dute gaurtik, irailaren 3tik, aurrera.

Enparan Dorretxeko Udal Liburutegiak udako ordutegia alde batera utzi, eta ohiko ordutegia berreskuratu du gaur. Horrenbestez, astelehenetik ostiralera 09:30etik 13:00etara eta arratsaldetan, 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Zapatuetan, berriz, goizez irekiko dute: 09:30etik 13:00etara.

Barruko igerilekua itxita egon zen abuztuaren 20ra arte, lanengatik. Abuztuaren 20an zabaldu zuten, baina goizez soilik egon da erabilgarri. Kiroldegia, berriz, itxita egon da abuztuan, baina kanpoko instalazioak erabilgarri egon dira.

Kanpoko igerilekua irailaren 16an, igandea, itxiko dute. Bitartean, goizeko 11:00etatik 20:00etara egongo da irekita, egunero.